Skip to main content

'Teloia ireki aurretik', ikasle eta familientzako doako tailerra

Jolasen eta dinamiken bidez, ‘Moko’ obra landu ahal izango duzue.

Irudia
moko

Beñat Etxepare proiektuak, Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean, Teloia ireki aurretik tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Ikasle eta familientzako doako tailerra da, zuen seme-alabek antzokian laster ikusiko duten obraren ingurukoa: Moko.

 

Zer da tailer hau?

Familian partekatutako esperientzia honetan, jolasen eta dinamiken bidez, obraren unibertsora hurbilduko gara, haurrak antzokira joan baina egun batzuk lehenago.

 

Zertarako balio du?

  • Ikusle gazteak prestatzen ditu, emanaldiaz hobeto goza dezaten.
  • Haurrek beren ikastetxearekin bizi dituzten esperientziak hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen die familiei.
  • Familiako kideen arteko elkarrizketa eta konplizitatea bultzatzen ditu artearen bidez.

Informazio praktikoa

  • Eguna: urtarrilaren 31an, larunbata
  • Ordua: 18:00 – 19:30
  • Lekua: Izaskun Arrue Kulturgunea

Izen-ematea doakoa da eta beharrezkoa parte hartzeko (plaza mugatuak):

Izen-ematea

Esperientzia paregabe hau elkarrekin bizitzera animatzen zaituztegu!

Azken albisteak

Armentian euskaraz bizi nahi badugu, horren isla izan behar dugu.
Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.