Skip to main content

Haurren eskubideak Palestinan

Mahai-ingurua antolatu dute Gure haurrak ere badira ekimenak eta Paz con Dignidad GKEk.

Irudia
gure haurrak mahai ingurua

Gure haurrak ere badira ekimenetik, Paz con Dignidad GKEarekin batera, mahai-ingurua antolatu dute, eta gonbidapena helarazteaz gain, familien artean zabaltzeko eskaria egin digute.

Armentia ikastolak, Euskal Herriko Ikastolak elkartearekin batera, hasieratik hartu du parte Gure Haurrak ere Badira ekimenean, eta horrexegatik, hain zuzen, gure komunitateari ere zabaldu nahi diogu gonbidapena.

Ikastolako Kontseilu Errektoretik ordezkaritza izango da, baina horretaz gain, zuek ere bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu

Ekitaldian, Defense for Children International – Palestine (DCI-Palestine) GKEko kideak izango ditugu, Palestinan haurren eskubideen egoeraz eta egungo testuinguruaz hitz egiteko. Bereziki, haurrek bizi duten errealitatea  jorratuko da, eta mahai-inguruan zuen zalantza guztiak helarazteko aukera izango dugu.

  • Eguna: Otsailak 3 (asteartea)

  • Ordua: 17:30

  • Lekua: Zabalgana eskola

  • Izena emateko GALDETEGIA

Azken albisteak

Gero eta gertuago dago Araba Euskaraz 2026. Ekainaren 14an Amurriok hartuko du Arabako ikastolen aldeko jaia, baina ospakizuna lehenago hasiko da, asteburu osoko egitarauarekin.
Pasa den ostegunean ospatu zen Bertsoa Bizi Gazte tailerreko Podcast Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, giro ederrean eta parte-hartzaile guztien i