Skip to main content

Araba Euskaraz Master Series abian, lehen bilera

Aurten berriz ere antolatuko dugu Master Series lehiaketa Araba Euskarazen alde. Lan-taldea eratu eta bilera egingo dugu datorren astean.

Irudia
jaialai

Araban zesta-punta sustatzen jarraitzeko xedearekin, duela bi urte Araba Euskarazek, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin eta Gasteiz Jai Alai klubarekin elkarlanean ekindako jarduera da Master Series. Duela bi urte egin genuen lehen urratsa jardunaldi bakarreko jaialdia antolatuta elkarlanean, eta izan zuen arrakastaren ondoren, azken bi urteetan Iparraldeko eta Hegoaldeko zesta-punta txapelketa nagusiak batzen dituen Jai Alai Leagueko egoitzetako bat bihurtu da Gasteizko Olabe pilotalekua Araba Euskarazen aldeko txapelketari esker.

Horren antolaketa Armentia ikastolari dagokio, eta horretarako komunitateko kideez osatutako lan-taldea eratu nahi dugu. Gauzak horrela, lehen bilera urtarrilaren 21ean, asteartearekin, 17:30ean, ikastolako sarreran. Anima zaitezte!

Azken albisteak

Oso balorazio positiboa egin dute urriaren 25eko mobilizazioaren inguruan.
Hainbat ekintza antolatu ditugu egun horretarako.
Mundua uler dezaten eta hainbat gaitasun lantzeko eta indartzeko baliagarriak dira.
Ikastola barruan euskaraz bizitzeko beste aukera bat da.