Skip to main content

Euskal Herrian Euskaraz, manifestazioa abenduaren 7an

Euskal Herri euskalduna dugu helmuga, gure hizkuntzarentzako, eta beraz, gure komunitatearentzako osasun beteko egoera.

Irudia
A7EHE

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak bat egin du Euskal Herrian Euskarazek abenduaren 7an, arratsaldeko seietan, Durangoko Landakotik antolatu duen manifestazioarekin. Euskarak, euskaldunok, urteak daramatzagu ez atzera, ez aurrera. Euskal Herri euskalduna dugu helmuga, gure hizkuntzarentzako, eta beraz, gure komunitatearentzako osasun beteko egoera. Baina, handik urrun gaude, oso urrun oraindik. Jada ez da ikuspegi kontua, sendo frogatuta dago eta kontzientzia hartu behar dugu: gure hizkuntza larrialdi egoeran dago.

Horrexegatik, garrantzitsua da euskaraz bizi nahi duen komunitateak kaleak betetzea, eta beraz, Armentia Ikastolako komunitateari zuzendu nahi zaio bertan parte hartzeko.


 

Azken albisteak

Gero eta gertuago dago Araba Euskaraz 2026. Ekainaren 14an Amurriok hartuko du Arabako ikastolen aldeko jaia, baina ospakizuna lehenago hasiko da, asteburu osoko egitarauarekin.
Pasa den ostegunean ospatu zen Bertsoa Bizi Gazte tailerreko Podcast Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, giro ederrean eta parte-hartzaile guztien i