Skip to main content

Euskararen Astea beteta dator!

Abenduko lehen astea Euskararen Astea bihurtu dugu aurten. Egutegitxo bat prestatu dugu aste horretarako, eta izango diren ekintzak bildu ditugu.

Irudia
ARGITXO

Euskararen Eguna gertu dugu, eta abenduko lehen astea horren bueltan girotu dugu. Begiratu gure proposamenak:

EGUTEGIA

Ikastolako jaia - Egun horretan EZ da Eskolaz Kanpoko Ekintzarik izango.

Jaia Ariznabarran

BATXIkoek taloak egingo dituzte asteartean. Hementxe gonbidapena:

Dakizuenez, hurrengo asteartetan Euskararen eguna ospatuko dugu eta urtero bezala festa bat antolatuko da ikastolan, arratsaldean. Aurreko urteetan txoripanak debalde eskaini badira ere, aurten prezio herrikoietan taloak salduko ditugu batxilergoko bigarren milako ikasleok. Lortutako dirua martxoan Malaga eta Granadara egingo dugun ikasbidaia ordaintzeko  erabiliko dugu. Aurreko urteetan diru hori bonboiak salduz eskuratzen zen, baina aurten ez dugunez hori egiteko aukerarik izango, dirua taloak salduz lortzea ezinbestekoa dugu. Gainera, gure ikastolako etapa honi amaiera emateko aukera bikaina dela uste dugu.

Horretaz gain, txikientzat dinamizazioa ere antolatuko dugu arratsaldean zehar. Festa arratsaldeko 16:30ak aldera hasiko da eta taloak Zaldiaran patioan salduko ditugu. 

Anima zaitezte!

Irudia

Azken albisteak

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip