Skip to main content

Ekin dio lanari Ikastolako Euskara Batzordeak

Komunitateko esparru guztietako ordezkariek hartzen dute parte.

Irudia
Euskarabatzordea

Urriaren 30ean bildu da lehenbizikoz 2024-2025 ikasturtean Armentia Ikastolako Euskara Batzordea. Batzorde horrek ikastolaren hizkuntza-proiektuaren jarraipena egiten du, eta ikastolako esparru guztietako ordezkariek, modu bateratuan, euskararen erabilera sustatzeko estrategiak zehazten dituzte: ikasleak, irakasleak, gurasoak, zerbitzuetako langileak, eskolaz kanpoko langileak, etab.

Hiru helburu erdiesteko egiten du lan Euskara Batzordeak. Batetik, ikastolako partaideen artean euskararen erabilera sustatzeko bide berriak urratzea eta estrategia baliagarriak finkatzea; bigarrenik, euskararen sustapenaren lanerako antolaketa eredua eraberritzea eta eraginkortzea, eta, azkenik, inguru hurbilean (Gasteiz, Araba) euskararen eremuan diharduten erakunde eta herri-eragileekiko elkarlana areagotzea eta eremu horretan antolatzen diren ekimenetan parte hartzea.

Hori guztia, beraz, Hizkuntza Proiektuaren bidez egiten du ikastolak. Helburu sendo horiek bi esparrutan garatzen dira, batetik, eremu instituzionalean (ikastetxea, kanpo harremanak eta familia), eta, bestetik, eremu pedagogikoan (gela barrukoa).

Gainera, gogoan izan behar dugu 2025eko maiatzaren 15etik 25era EUSKARALDIA izango dela, eta horren baitan, asmoa daugu lanketa berezituren bat egiteko gurasoekin: ELKAR MUGITUZ, EGINGO DUGU!

Azken albisteak

Oso balorazio positiboa egin dute urriaren 25eko mobilizazioaren inguruan.
Hainbat ekintza antolatu ditugu egun horretarako.
Mundua uler dezaten eta hainbat gaitasun lantzeko eta indartzeko baliagarriak dira.
Ikastola barruan euskaraz bizitzeko beste aukera bat da.