Skip to main content

Gauden lekuan gaudela, euskara lagun

Ikasturtea hasi berri dugu, eta garaia aprobetxatu nahi dugu Gasteizko Udalak eskaintzen dituen euskararen sustapenerako zerbitzuak aurkezteko.

Irudia
gurasoentzako gida

Iraila asmoen hilabetea da, Gabonen ostean urtarrila bezala. Udako oporrak amaitu eta errutina berrabiarazi nahi dugu plan edo intentzio berrien bidez: gimnasiora joaten hasi, ikastaro berrietan izena eman, hizkuntzak ikasi…

Garai aproposena iruditzen zaigu guri ere honakoa gogorarazteko: euskaraz bizi nahi dugu. Horretarako, Gasteizko Udalak eskainitako zerbitzuak eta Foru Aldundiarekin batera sortutako gida helarazi nahi dizkizuegu, etxean, kalean, ikastolan edo zaudeten tokian zaudetela gure hizkuntza erabili, zaindu eta maitatzeko.

Besteak beste, hauek dira Udalak hiritarron esku jartzen dituenak:

Informazio gehiagorako, sartu Gasteizko Udalaren webgunean.

Horrez gain, aurreko ikasturtean ere zabaldu genuen gurasoentzako gida jarri nahi dugu eskura. Euskaran duzun maila edozein dela ere, zuen seme-alabak euskaraz bizi daitezen asko egin baitezakezue:

Bizi gaitezen euskaraz, gauden lekuan gaudela.

Azken albisteak

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip