Skip to main content

Gasteizko Olabe pilotalekua Jai Alai League-ko egoitzetako bat Araba Euskarazen aldeko zesta punta txapelketari esker

Jai Alai League, zesta puntako txapelketa urte osora zabaldu da. Tartean, apirilaren 13tik 26ra, Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatuko den Araba Euskaraz Master Seriesa.

Irudia
jaialai

Jai Alai League, zesta puntako txapelketa urte osora zabaldu da. Etenik gabeko egutegia izango du, 100 partida baino gehiagorekin, eta lau izatetik hamahiru txapelketa puntuagarri izatera igaroko da, tartean, apirilaren 13tik 26ra, Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatuko den Araba Euskaraz Master Seriesa.

Araban zesta-punta sustatzen jarraitzeko xedearekin, iaz Araba Euskarazek, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin eta Gasteiz Jai Alai klubarekin elkarlanean ekindako bidean beste urrats bat eman dugu hiru jardunaldiko txapelketa puntuagarriarekin Gasteizen. Iaz eman genuen lehen pausoa jardunaldi bakarreko jaialdia antolatuta elkarlanean eta izan zuen arrakastaren ondoren, aurten Iparraldeko eta Hegoaldeko zesta-punta txapelketa nagusiak batzen dituen Jai Alai Leagueko egoitzeko bat izango da Gasteizko Olabe pilotalekua Araba Euskarazen aldeko zesta-punta txapelketari esker.

Iazko Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdi arrakastatsuaren segida gisa, Gasteiz egoitza garrantzitsua izan nahi du zesta-puntako ligan eta Master kategoriako txapelketa handi batekin Jai Alai Leagueko egoitza ofiziala izatera pasa da. Aurtengo txapelketan, iaz bezala, bukatu berri den Durangoko Euskotren Women Winter Serieseko puntistek ere jokatuko dute. Aurtengo beste berritasuna Gasteizen, Gasteiz Jai Alai Eskolako umeak beraien dohainak erakusteko parada izango dutela da.

Ekintza aurrera eramateko, boluntario taldea osatu nahi dute, zehazki, SARRERA-KONTROLean izateko. Interesa izanez gero, bete galdetegia, eta hoberen datorkizun egunak aukeratu: ARABA EUSKARAZ Master Series

Azken albisteak

Nafarroa erdi eta hegoaldean, behinola amets huts zirenak egia bihurtu dira bertako euskalgintzari esker, euskarari bultzada handia emanez.
Honez gero, aurkeztu dituzte helburuak, leloa eta irudia. Trebiñun euskarazko hezkuntza indartzeko eta ikastolaren etorkizunerako sostengua biltzeko aukera izango da jaia.Araba Euskarazek Trebiñuren eta 
Mugikorren, eta oro har, sare sozialen erabilerarekin dagoen kezka oinarri, Armentia ikastolan gero garrantzitsuagoa iruditzen zaigu gaiaren sozializazioa egi