Skip to main content

Non eta Mugan ekimena ospatuko da martxoaren 10ean Beskoitzen

Ekimen honen bidez, Euskal Herriko periferian dauden 8 ikastolei aitortza egingo zaie.

2024/02/29
Irudia
non eta mugan

Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari; horietako bat Ikastolen mugimendua da.

Ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, periferiako ikastolek ere badute: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identitatea garatzeko bide sendoena.

Ez da erraza izan eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du ikastola hauek pairatzen duten sozio-politikoari aurre egitea. Aurre egiteko dedikazio eta militantzia handia erakutsi behar izaten dute. Beren ibilbidea eta esperientzia, beraz, oso aberatsa bada ere, aldi berean ez da oso ezaguna.

Horregaitik beharrezkoa da Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragileei aitortza egitea.

Non eta mugan

Ekimen hau martxoaren 10ean burutu nahi dute. Egun bakar batean gauzatuko da eta toki bakar batean: Beskoitzen (Lapurdi).

Bertan 2013an sortu zen ikastola dago. Haur eta Lehen hezkuntzako 50 bat haur joaten dira bertara.

“Beskoitzeko ikastola oso egoera larrian dago, ikastola hazteko herriko udalaren aldetik oztopoak eta zailtasunak besterik jasotzen ez dituelako. Azken oztopoa 2023ko irailaren 21ean iritsi zitzaien, alkateak ikastola berria eraikitzeko baimena ukatu baitzien, eta, ondorioz, ikasturte honetako 51 ikasleek dagoeneko zaharkituta dauden eraikin prefabrikatuetan jarraitu beharko dute. Hasiera-hasieratik aurrera egiteko eta konponbideak aurkitzeko ezintasuna salatu du ikastolak. Herriko Etxearekin hitzordurik ez lortzea ere salatzen dute. “Ikastola ito nahi dute, euskara ito nahi dute”, jakinarazten digute Beskoitzeko ikastolako gure lagunek. Horiek horrela, azaroaren 18rako manifestazio nazionala antolatu dute, eta Beskoitzeko ikastolari babesa eman…” (Goiena, 2023-11-07)

Ekimen hau toki bakar batean egin arren, bertan Euskal Herriko periferian dauden ikastola guztiak ordezkatuko eta omenduko dira.

Azken albisteak

2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.
2024-11-22
Besteak beste, Italian, Afrikan, Ozeanian eta Hego Amerikan izan dira.
2024-11-21
2003tik, Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, Eguberrietan, tokiko ekoizle txikien ekoizpenez osaturiko sas