Skip to main content

Azaroaren 18an, udazkeneko auzolana

Irudia
auzolana.png

Heldu zaigu lehen auzolana egiteko ordua! Azken asteetan iragarri dizuegun bezala, azaroaren 18an izango da, larunbata, 9:00etatik 13:30era.

Parte hartzeko asmoa duzuenek hurrengo lotura honetako formularioa bete behar duzue: AUZOLANA - AZAROAK 18

Ohi bezala, zaintza zerbitzua izango da, eta lanerako ez ezik, hamaiketakorako zein elkar ezagutzeko tartea ere izango dugu.

Beraz, animatu eta parte hartu! Guztiok egiten dugu ikastola!

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.