Skip to main content

Urriak 8, Ikastolako Krosa!

Irudia
17 Ikastolako Krosa

Ikasturteari hasiera ezinhobea emateko, ikastolako Kros BTT martxa dugu bueltan. Aurtengoa, 17. edizioa izango da, eta datorren urriaren 8an, igandea, izango da hitzordua. Dagoeneko izena emateko aukera dago. Horretarako, bete itzazue hurrengo galdetegia, urriaren 1a baino lehen:

Kros-BTT martxa 2023

Egun horretatik aurrera, inskripzioak egiteko eta kamiseta eta dortsala jasotzeko aukera izango duzue urriaren 5ean eta 6an, 16:00etatik 18:00etara ikastolako sarreran izango den mahaian. Materiala jaso ezean, probaren egunean egin beharko duzue.

Gure karbono-aztarna murrizteko, aurten EZ DA PAPERIK banatuko inskripzioak egiteko, beraz, animatu eta eman izena ON-LINE GALDETEGIAN.

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.