Skip to main content

‘Eskolan, kalean eta etxean euskara lagun’ hitzaldia izango dugu ikastolan

Datorren maiatzaren 16an bi hitzaldi eskainiko ditugu ikastolan, biak Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak argitaratutako euskararen erabilera sustatzeko giden inguruan: ‘Eskolan, kalean eta etxean euskara lagun | Crecer con el euskera, en la calle, en la escuela y en la familia’. Bata euskaraz eta bestea gazteleraz izango dira, arratsaldeko 17:00etan, eta HHko eta LHko ikasleen gurasoei zuzenduta daude.

Izena emateko galdetegi HAU bete behar da, maiatzaren 11 baino lehen.

Esan bezala, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak argitaratu dituzten euskararen erabilera sustatzeko giden artean (aisialdia, kirola, ludotekak…), oraingo honetan, Gasteizko zenbait guraso-elkateko partaideekin elkarlanean osatutako gurasoei zuzendutakoa argitaratu dute. 

Hitzaldi hau, aipatutako gidari lotuta dago eta euskararen gaiari lotutako zuen intereseko hainbat gai landuko dira bertan: 

  • Hizkuntza bat baino gehiago ondo ikastearen garrantzia.
  • Euskaraz ikastetik, euskara ere bere egiteaz.
  • Praktika onak eta erronkak. 
  • Zalantzen aurrean nola jokatu? 
  • Haur elebidunen guraso euskaldunen dekalogoa. 

OHARRA: gaiarekin interesa baduzu baina bideratutako data hau ez bada zuretzat egokia aukera gehiago ere badaude hitzaldian parte hartzeko. Aukerak ikusi eta beste leku batean izena emateko HEMEN

Hitzaldiak Ebete Aholkularitza Zerbitzuak emango ditu.

Zaintza zerbitzua behar izatekotan, eskatu ezazue idazkaritzan maiatzaren 12an beranduenez.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.