Skip to main content

Kontzentrazioa ikastolako sarreran, gaur, 16:30ean

Jakingo duzuenez, matrikulazio garaian bete-betean sartuta gaude eta egun korapilatsuak izaten ari dira hezkuntza komunitatean. Prozesuak egonezin handia sortu du ikastoletan eta familietan, eta gure kasuan, zenbait familiari gurean matrikulatzeko aukera ere ukatu zaie. Zehazki, hau da dugun egoera:

  • Hezkuntza Sailak ez gaitu ikastetxe guztiak berdin tratatu
  • Ikastoloi gure plazak mugatu dizkigu baimenduta ditugunen azpitik
  • Beraien seme-alabak gurean matrikulatu nahi dituzten familia batzuk guretik kanporatu dituzte beraientzat tokia izan arren
  • Gure bazkideak Ikastolatik kanpo utzi nahi dituzte
  • Gurean ikasteko hauturik egin ez duten familia batzuk gurera etortzera derrigortu nahi dituzte

Gure kasu konkretuan:

  •  6 familia utzi dituzte gure zerrendetatik kanpo (hauetako 2 bazkideak dira jada urte beteko gelako ikasleak direlako).
  •  Beste ikastetxe baten aldeko hautu bat egin duten beste 6 sartu dituzte Armentia Ikastolan.

Eta oraindik 7 plaza libre gelditu zaizkigu.

Horren aurrean, gaur ostirala, hilaren 31, elkarretaratzea egingo dugu ikastolan, bizitzen ari garen egoera salatu eta Hezkuntza Sailari gure jarrera argi uzteko. Beraz, ikastolako sarreran biltzeko deia luzatzen dizuegu, arratsaldeko 16:30ean, egingo dugun 15 minutuko kontzentraziora batzeko.

Matrikulazio garden baten alde, IKASTOLA GUZTIONTZAT.

Azken albisteak

Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.
HH5ekoak gorputza nolakoa den ikasten ari direla aprobetxatu eta saio interesgarria eskaini die.
Jakingo duzuen bezala, Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herri mailan jardun burutu ditu ikasturte honetan zehar, Palestinako haurrei elkartasuna agertzeko: Gasteizko legebi
‘Hanka, moko, buztan’ poesia ipuinarekin aritu dira LH2ko ikasleak.