Skip to main content

Memoria historikoa landu dute BATXI 2koek, Xabier Amurizaren eskutik

Bisita bereziak ekarri dizkigu aurtengo martxoak, bertsolaritza beste gai batzuekin nahastuz. Aurrekoan Amets Arzallus izan zen DBH 3koekin, migrazioa eta ‘Miñan’ liburua hizpide, eta aste honetan nor eta Xabier Amuriza izan da, baina BATXIko 2. mailakoekin, frankismoari buruz solasteko.

Zehazki, ‘Apaiz kartzela’ dokumentalaren ikustaldia izan dute ikasleek. 1968-1976 aldira bidaia egiten du ikus-entzunezkoak, eta gogora ekartzen die Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaizei (tartean, Amuriza) presondegian pasatu zuten garaia.

Ikustaldiaren ondoren, Xabier Amurizarekin batera, dokumentalaren zuzendari Ritxi Lizartza ere izan da ikasleekin, pelikularen nondik norakoak eta garai horretan bizitakoak partekatuz. Solasaldi benetan interesgarria eta polita izan da, eta memoria historikoa gurera ekartzeko aukera paregabea.

Mila esker berriz ere bioi, asko ikasi eta gozatu baitugu!

Azken albisteak

Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.
Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.