Skip to main content

Sariduna, portzelanazko panpina

2021/06/17

Portzelanazko panpina du izena aurkeztu zuen olerkiak eta ospitalean gaixo dagoen ume bati buruz hitz egiten du. Agirrek uste du “gai nahiko tristea” dela, eta horren inguruan “idazteko beharra” sentitu zuen, nahiz eta – aipatu duenez – berari ez zaion egokitu egoera hori gertutik bizitzea.

Poesia idazten duen lehen aldia da, eta ikasleak kontatu du prosan moldatzen dela erosoen, baina denetik probatu behar dela. Bertsotan ere aritzen da, baina, azaldu duenez, “guztiz ezberdina” ei da errimak abestea eta idaztea. Denbora falta dela-eta, Agirrek irakurri egiten du idatzi baino gehiago. Haren hitzetan, triste dagoenean idazten du gehien, horrela, hitzak “errazago ateratzen” direlako: “Atsegin dut nire sentimenduak idatziz adieraztea, oso askatzailea da eta lasaitzen laguntzen dit. Gainera, baliagarria da neure burua hobeto ezagutzeko”.

Armentiako ikasleek irabazi dute Urruzuno saria lehenago ere. Aintzane Guridi irakasleak azaldu duenez, urtero animatzen dituzte euren ikasleak parte hartzera; esperientzia oso “erakargarria eta interesgarria” da-eta bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Kontatu du Armentia Ikastolan irakurzaletasuna “txikitatik eta etengabe” sustatzen dutela, eta ez hori bakarrik, hainbat bitarteko erabiltzen dituztela horretarako, besteak beste, lehiaketak antolatzen dituzte ikastolan, ikasleek elkarrizketak egiten dizkiete idazleei, literatur solasaldiak izaten dituzte eta book-trailerrak ere grabatzen dituzte.

Guridik nabarmendu du irakasleak harro daudela euren ikasleekin, ez soilik Urruzuno eta tankerako sariak irabazten dituztelako, baita ere lanak aurkezten dituztelako horrelako txapelketetara. Era berean, gogora ekarri du ikasleak Interneten osatzen ari diren Ikasleen txokoa: “Interneten edukia garatzea da euskararen erronketako bat, eta norabide horretan ari dira lanean gure ikasleak”. Dena dela, azaldu du lanean jarraitu behar dela gure hizkuntzarekiko atxikimendua hedatzeko, eta hori ez dela ikastolako lana bakarrik, Armentia osatzen duten guztiena baizik.

 

Azken albisteak

2024-11-28
Ikastola hirira zabaltzeko unea iritsi zaigu oharkabean. Aurten, bi egunetan izango da aukera gurera etortzeko: abenduak 14 eta urtarrilak 18. Bisita pertsonalizatuak ere eskaintzen ari gara.
2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.