Skip to main content

Euskaraz jolastuz Euskal Herriaz ikasi

2020/10/22

Astean zehar egunero-egunero 10 galderari erantzun behar zaio eta asmatutako galderak eta asmatu den denbora kontuan hartuta puntuazioa ematen du jokoak. Gaur egun 58.000 jokalari baino gehiago ditu jokoak eta horietako zenbait Armentiako Ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleak dira. Lehia sortzen da jokalarien artean baina lehiaz haratago, ekarpenak ere egin ohi ditu Egunen Behin jokoak.

Koldo Zubizarreta irakasleak balioan jarri nahi du joko hori eta joko horrek egiten dituen ekarpenak. Bere iritziz, lehen ekarpena euskaraz jolastu ahal izatea da: “gure zenbait ikaslek oraindik euskara ikastolarekin lotzen dute, arlo akademikoarekin eta joko honen bidez euskaraz jolastu egiten dute eta, gainera, erraz menderatzen duten telefono mugikorrarekin”. Bestetik, jokoak beste arlo batzuk jorratzen baditu ere, Euskal Herriko kultura, geografia… ezagutzea ahalbidetzen du eta hirugarrenik eta horri garrantzia berezia ematen dio Zubizarretak, talde kohesioa indartzeko tresna aparta da. “Armentiako ikastolako Bigarren Hezkuntzan taldea dugu Egunean Behinen; ikasleak nola dabiltzan begiratzen dugu irakasleok, ikasleek gauza bere egiten dute gurekin… denok denoi begira gabiltza ea zenbat puntu lortzen dugun, nork hartzen duen parte… harreman polita dago. Talde kohesioa lortzeko oso baliotsua da joko hori”.

Hegoi Amabizka ikaslea gustura dabil parte hartzen. “Euskal Herriko kulturaz, inguruko kontuez ikasteko balio du. Batzuetan erantzun batzuk ez dakizkigu baina egunero jokatzerakoan gauza batzuk gelditzen zaizkigu”. Azaldu duenez, modu horretan ere ikasi egiten da eta “gure artean lehia dagoenez oso ondo pasatzen dugu”.

Samuel Rodriguez ikaskideak ere aitortzen du Euskal Herriko inguruko gauzak ikasten dituztela, baina gaineratzen du mundu mailako kontuez ere galdetzen dutenez hori ere ikasi ikasten dutela. Eta sartzen dituzten ariketak tarteko matematikak ere praktikatzen dituztela dio. Amabizkak bezala jolasaren bitartez euren artean sortzen den lehiari ere garrantzia ematen dio.

Oihan Cordoba ere iritzi berekoa da eta hiruek nabarmentzen dute oso atsegina dela gelan ikasitako zerbait galdetzen dutenean erantzuna badakitela ikusten dutenean.

Beraz, euskaraz jolasten Euskal Herria ezagutzeko aukera bikaina denez, izan ikasle, irakasle edo guraso sartu Egunean Behin jokoan, taldea osatu eta ekin jolasari eta ikasteari.

Azken albisteak

2024-11-29
Abenduko lehen astea Euskararen Astea bihurtu dugu aurten. Egutegitxo bat prestatu dugu aste horretarako, eta izango diren ekintzak bildu ditugu.
2024-11-29
HHtik BHraino, ikasleek ekintza ezberdinak egin dituzte Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira.
2024-11-28
Ikastola hirira zabaltzeko unea iritsi zaigu oharkabean. Aurten, bi egunetan izango da aukera gurera etortzeko: abenduak 14 eta urtarrilak 18. Bisita pertsonalizatuak ere eskaintzen ari gara.
2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker