EHI bidez
Martxoaren 29an, Ikastolen Elkarteak ezohiko batzar bat egin zuen EAEko Ikastola guztiekin. Egungo hezkuntza-testuinguruaren aurrean ikastolek duten jarrera ezagutu, aurrematrikulazio prozesuan atera diren emaitzak aztertu eta balorazio bateratu bat egiteko asmoz.
Honakoak dira ikastolok prozesuarekiko hartu dugun jarreraren arrazoiak:
- Hezkuntza Saila ez da betetzen ari 23/24 ikasturterako ikasleen onarpenerako agindaun ezarritako oinarrizko irizpideak.
- Zaurgarritasun tasa finkatzeko prozesuaren gardentasun falta azpimarratu nahi dugu.
- Familien fluxua ez da modu orekatuan egiten ari.
Horren guztiaren aurrean, honako hauek dira ikastolok une honetan hartuko ditugun neurriak:
- Euskal Hezkuntza Sistema osatzen dugun ikastetxe guztiok matrikulaziorako baldintza berak izatea exijitzen dugu. Hori gertatzen ez den bitartean, ikastoletan matrikula eskaera egin duten ikasle guztiei eusteko konpromisoa hartzen dugu.
- Galdetegiak baloratzeko erabilitako irizpideak publikoki argitaratzea esaktzen dugu.
- Familien fluxua gertatzen den garaian gure ikastoletan libre geratu diren plazak ez badira betetzen, aurretik matrikula eskaera egin zuten familiekin osatuko ditugu.
- Familiek eta ikastolek errekurtsoak aurkeztuko dituzte ohar honetan jasotako argudioak baliatuz.
Beherago atxikitu dizuegu prentsa oharra osorik.