Albisteak
Gazte euskaltzaleen sareak manifestazioa deitu du datorren larunbaterako, maiatzak 21, Donostian, “EUSKARA AURRERA” lemapean.
Haur Hezkuntzako HH 3 eta HH4 ko ikasleak Beñat Etxepare antzokira joan ziren autobusez "Leihoak" izeneko ikuskizuna ikustera.
Laguntza gelakoek eginiko brownien argazki galeria. Jateko modu argazkiak!
Pasa den astetik, haur txikienak ere kanpoko patioaz gozatzen hasi dira. Modu honetan beste ume batzuekin harremana indartu eta inguruneaz gozatzeko aukera paregabea dute.
Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 27 edizio betetzen ditu aurtengoan. 18 gaztetxo aritu dira kantuan hiru kanporaketetan, Kanpezu, Aramaio eta Gasteizen hain zuzen ere, eta zortzi bertsolari gaztetxo izango dira…
Oxford Test of English for Schools-ek ikasleen adierazpen eta ulermen konpetentzia gaitasunak ebaluatzen ditu: Speaking, Listening, Reading eta Writing hiru maila desberdinetan (MCER): A2, B1 eta B2.
Eskolaz kanpoko ekintzetako azken eguna ekainaren 3a izango da, izan ere, goiz eta arratsaldez egongo garen azken eguna baita. Hori horrela, mila esker guztiagatik eta ondo bukatu ikasturtea!!
Hilabete bat baino gutxiago falta da Araba Euskaraz jai handirako!! Ekainaren 17an izango da, Olarizun. Dakizuen bezala aurten Arabako zortzi ikastolok antolatuko dugo Araba Euskaraz.
Bor-bor metodoaren barruan jantokiari buruzko galdetegi bat bete duzue familia batzuk eta prozesu honekin amaitzeko azkenengo saio dinamiko bat antolatuko dugu familiekin.
Apirilean Bihar prozesua Ikastolan abiarazi genuen, prozesua zertan datzan azaldu eta galdetegia helaraziz. Zeintzuk dira Ikastolaren oinarriak? Zein da Ikastolok euskal gizarteari egin nahi diogun ekarpena?
Tapia eta Leturiaren “Hik lan eta nik jai” abestiari hitzak zertxobait aldatu dizkiogu Armentia Ikastolan, eta joan de larunbatean auzolanean aritu ginen goizean goizetik, ondoren Ikastolaren jaia egiteko.
Segurtasuna lantzera joan dira 5.mailako ikasleak Agirrelandara. Udaltzaingoarekin eta suhiltzaileekin formazio saio aberasgarri bat jasotzeko aukera izan dute.
Pagination
- Previous page
- 55 orria
- Next page