Baratza proiektua

BARATZEAN TOMATEAK, PORRUAK ETA BELAR BATZUK

Zer nolako sorpresa ederra!

Oporretatik bueltan eta ikasleok zein iraskasleok txunditurik gelditu ginen gure ortua ikustean.

Beste urte batzuetan landatu eta zaindu genituen gure barazkiak, baina aurten bezain heldu ez ditugu sekula ikusi.

Denok, nagusiok eta txikiok, baratzean lan egiteko, fruituak jasotzeko, lurra jorratzeko eta landare berriak landatzeko prest eta irrikitan agertu ginen.

Baina zein izan da aurtengo desberdintasuna? Zer aldatu dugu? Argi dago. Guraso batzuk arduratu ziren udan ureztatzen eta mantentzen.

Begi bistan zeuden emaitzak eta emaitza horiek baratzean aritzeko gogoa berpiztu ziguten.

Orduan bururatu zitzaigun!

Lan eta lan eta emaitza ikusgarririk ez! Prozesua polita eta hezgarria da, baina etekinik gabekoa, batzuetan neketsua ere bai!

Eta ortua liburutegia bezala izango bagenu? Montatuta egon eta bertan ibiltzeko eta ekintzak gauzatzeko prest?

Bai, horixe !!

Baina bizirik mantentzeko laguntza beharko genuke !! Familiok, ikasleok eta irakasleok txandaka lan egin beharko genuke!! Klase-orduetan, atsedenaldietan, klaseak bukatu eta gero...

Momentu oro disfrutatzeko erabilgarri izan beharko genuke baratza!!

Horrexegatik, baratza irekia proposatzen dugu. Hortik lasai ibiltzeko eta gogorik izanez gero, bertan aritzeko.

 

SOROAK JORRATU!!

BARAZKIAK EREIN ETA LANDATU!!

BELARRAK KENDU ETA UREZTATU!!

FRUITUAK BILDU!!

GURE BARATZEAN, LAN TXIKIAK EGITEKO ETA ONDO

 PASATZEKO, TXANDA HARTU!!