Skip to main content

Albisteak

Ikastetxeei zuzendutako PortaDA! lehiaketa antolatu dute aurten ere Durangoko Azokatik. Oraingoan, euskal musika taldeen diskoen portadak islatu behar dituzte.
Euskal Herrian erritu ugari mantendu dira; beste batzuk berreskuratu eta berriak sortu dira, esaterako, Gau Beltza. Ospakizun horren inguruko lanketa egin dute HHn.
Gazteek mugikorrekin egiten duten erabileran sakontzeko, hitzaldiak antolatu ditugu azken egunetan. LH3-6ko ikasle eta gurasoei zuzendutakoak dira, eta talde eragilea sortzea dute helburu.
Martxan da aurten ere Komunikazio Taldea, eta parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Horretarako, bilera antolatu dugu bi aste barru, arratsaldez.
Egun batzuk joan dira Krosa izan zenetik. Ikastolako hitzordu garrantzitsuenetariko bat da lasterketa, eta aurtengoa ere arrakastatsua izan dela adierazi dute antolakuntzatik. Era berean, modu presentziala berreskuratu ahal…
Urtero bezala, hiru saski izango dira aukeran: beltza, berdea eta zuria. Azaroaren 9ra bitartean egin dezakezue eskaria.
Bost sari banatuko ditugu: bizikleta bat, FIT 365 gimnasiorako bi bono, El Roble Verde kanpinean egonaldia eta mallot bat.
31 urte daramatza ‘Ikastola’ aldizkaria ikastolez, pedagogiaz eta hezkuntzaz hitz egiten. Orain, azalez eta mamiz berrituta dator.
LHko ikasle nagusienak LHko txikienekin eta HHko 4 eta 5 urtekoekin elkartzen dira, bakoitzak lagun batekin, euskaraz harremantzeko eta kidetzeko helburuarekin.
Herrialde bat ezagutu nahi badugu, sarritan bere gastronomiarengana jotzen dugu. Kasu honetan, pizzak egin dituzte HH5eko gela guztiek, Italia ezagutzen ari direla aitzaki. Bapo-bapo!
Txinga lasterketa, lokotx bilketa, sokatira, aizkolaritza… Zerrenda luzea da Herri Kirolen modalitateena, eta horien birpasoa egiteko aukera izan dute; baita bat edo beste probatzeko ere.
Azken orduan animatzen zaretenontzako, mahaiak jarriko ditugu izen-emate orriekin, datorren astean, hilaren 18an eta 19an, ikastolaren kanpoaldean.