Albisteak
Dagoeneko ikusgai dituzue datorren asteburuan izango diren eskolaz kanpoko ekintzen hitzorduak. Larunbatean izango dira, hilaren 26an.
Gu ere, familiak, Euskaraldiaren parte gara! Abenduaren 1ean eta 2an familientzako jarduerak egongo dira eskolak amaitzean. Etor zaitez!
'Erabiliaz' egitasmoa, Euskaraz Bizi Nahi Dut mugimenduaren baitan, sorkuntza bultzatzen duen ekimena da. HHtik DBHra zenbait ekimen egiten aritu dira.
Agerraldia egin du Donostian Ikastolen Elkarteak, 113 ikastoletako ordezkariekin batera. Azken hilabeteetako eztabaidaren ondorioak plazaratu eta hezkuntza euskalduna eta integratzailea eskatu dute.
Aurreko asteartean Ikastolen Elkarteko ordezkarien bisita jaso genuen ikastolan, Hezkuntza Lege berriaren inguruko irakurketa egiteko.
Ahobizi zein Belarriprest, gure herrian euskarari bultzada bat emateko unea iritsi zaigu berriz. Ikastolan sei Arigune izango ditugu datozen 11 egunetan, bestelako ekintzez gain.
Ikastolak Herriari ekimenaren baitan, ‘SUTAN’ ikuskizuna eskainiko dute Bilbon datorren astean. Sarrerak salgai dira antzokiaren webgunean edo takilan.
Dakizuen bezala, udazkeneko auzolana izango dugu larunbatean, hilaren 19an. Araba Euskaraz denda jartzeko aprobetxatu dugu hitzordua.
DBH eta BATXIko ikasleek Euskaraldi propioa antolatu dute ikastolan, ofizialean parte hartu ezinagatik.
Berriz ere Olarizuko zelaietan ospatuko dugu Arabako ikastolen aldeko jaialdia, 2023ko ekainaren 11n. Aurtengo edizioa Aguraingo Ikastolaren aldekoa izango da.
Oso modu ludikoan landu dute udazkena gure ikasleek. Besteak beste, estanpazioak egin dituzte, Aizkorri-Aratz parketxea bisitatu dute eta perretxiko mota ezberdinak identifikatu dituzte.
Pagination
- Previous page
- 48 orria
- Next page