Gasteizko Mintzalaguna programan izena emateko epea urriaren 30ean amaituko da

Armentiako gurasoak Gasteizko Mintzalaguna programan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak—bidelagunak— euskaraz egin nahi duten pertsonekin —bidelariak— euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da Mintzalaguna. Bospasei laguneko talde txikiak egiten dira, eta, astean behin, ordubetez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian, parkean...

Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira.

Informazio gehiago Euskaltzaleen Topagunearen webgunean